XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Jonathan -esan zion Minak-.

Ahaztu gertaturiko guztia.

Zu oneratzea da garrantzizkoena.

Gero, geure bizimodu berria hasiko dugu... elkarrekin.

- Bai -xuxurlatu zuen Jonathanek-.

Baina berehala ezkondu nahi dut.

Ez naiz berriro zugandik aldenduko!

Mina eta Jonathan irailaren 1ean ezkondu ziren Budapesten.

Ez ziren Ingalaterrara irailaren 18ra arte iritsi.

Eguraldi goxo eta epela zen Londresen.

Mina eta Jonathan astiro-astiro hirian zehar ibili ziren iluntzean; kaleak jende zoriontsuz beteak zeuden.

Bapatean, oihu beldurgarri bat bota zuen Jonathanek.

- Ene Jainkoa, begira! -esan zuen-. Kondea!

Neska gazte eder bat zeraman gizon luzea seinalatu zuen Jonathanek.

Gizonak aurpegi zuri ankerra zuen.

Irribarre egin zuenean, ezpain gorriak eta hortz zuri zorrotzak ikusi zizkion Minak.

- Hemen Londresen dago Drakula kondea! -oihu egin zuen Jonathanek-.

Orduan, ez nengoen zoraturik; gauza haiek benetan gertatu ziren Drakularen gazteluan!

- Mesedez, Jonathan, berriro gaixotuko zara -esan zion Minak-.

Kondeak bere etxea du Londres inguruan.

Zergatik ez da, bada, hemen egongo?

- Oso arriskutsua da -esan zion Jonathanek emazteari-.

Etxera iristean kontatuko dizut dena.

Etxera iritsi zirenean, neskameak zabaldu zien atea.

Telegrama bat zuen eskuan.

- Oraintxe iritsi da, anderea -esan zion.

Telegrama Arthur West doktorearena zen, Lucyren senarrarena.

Irakurri ahala, Minaren begiak malkoz bete ziren.

Oso laburra zen mezua mezu=mensaje: